Zuhaitz Eguna "oso aberasgarria" izan zen ikasleendako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko api. 10a, 16:11
San Adrian baseliza inguruan egin zituzten landaketak Lehen Hezkuntzako ikasleek.
San Martin eskolako Lehen Hezkuntzako zein Haur Hezkuntzako ikasleek irakasgai ederra izan zuten hilaren 4an eta 7an, hurrenez hurren. Zuhaitz Eguna ospatu zuten egun horietan, giro ederrean.

LH-ko ikasleen Zuhaitz Eguna egun bat atzeratu zen eguraldi iragarpenengatik eta apirilaren 4an joan ziren San Adrian baseliza ingurura: "Oso ekintza aberasgarria eta didaktikoa da eurendako, hori esan didate eskolako arduradunek", adierazi du Udaleko Tokiko Agenda 21eko teknikari Jon Toñak.

Hainbat pago eta hagin landatu zituzten eta gero ederto gozatu zuten Udalak emandako hamaiketakoarekin. Koldo Ajuria basozainak egun bat lehenago utzi zuen dena gertu eta Martin ere Ibabe basoetako zinegotzia egunean bertan egon zen ikasleekin, landaketarako azalpenak ematen.

Gazteenak, eliza ondoan  

HH-ko ikasleak, berriz, astelehenean, hilak 7, irten ziren San Martin eliza ondoko zelaitxoan gladioloak landatzera: "Oso gazteak dira eta asko ez dira konturatzen baina eurendako ere oso dibertigarria dela diote irakasleek", dio Toñak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak