Ibarrako argiteria publikoaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta merkatzeko, Udala iazko udazkenean hasi zen kaleko argiteria aldatzen. Argiteriaren aldaketarekin batera udaletxeko horman kamerak jarri dira: "Ondorioz, plazan mugimendurik ez balego, argi minimoa emango dute bertako farolek baina kamerek mugimendua sumatuz gero argiaren intentsitatea handitzen da. Momentuz, frogak egiten ari gara eta oraindik ez dira martxan jarri", adierazi du alkateak ohar bidez.