Murugainen eginiko indusketa lanen emaitzak, paneletan

Ane Miren Etxeberria 2013ko abe. 16a, 09:36

Panelak jarri dituzte Murugainen eta Aramaion
Bi urtez lanean aritu ondoren, Murugainen egindako indusketa lanek fruitua izan zuten; izan ere, auzolanean egindako ikerketek Burdin Aroko harresia eta gerra zibileko trintxerak ezagutzera eman zituzten.

Horiek guztiak herritarrengana helarazi eta difusio lanak egiteko asmotan, Aramaioko Udalak Ondare Babeserako enpresarekin batera, panelak jarri ditu. Bat Aramaion, herrian bertan jarri dute eta beste bat Murugainen. Etor Telleria arkeologoaren esanetan, euren asmoa "arkeologia lan irekia egitea izan da; horregatik egin ditugu auzolanean lan asko, eta eginiko guztia nolabait ezagutzera eman nahi izan dugu". Herritarren harrera ere oso ona izan dela adierazi du Telleriak, eta "gertuko lana" izan dela gaineratu. Panel horietan, beraz, informazio zabala dago, lanen eta aurkikuntzen deskribapena egiten da irudiz jantzita.

Datorren urteari begira
Datorren urteari begira proiektua berriz aktibatu nahi dutela adierazi du Telleriak: "Murugaingo lurrak administratiboki bi probintziaren artean banatuta daude: Gipuzkoa eta Araba. Bi urte hauetan Arabako zatia ikertu dugu eta gure asmoa datorren urtean Gipuzkoakoa ikertzea da"; hori lortzeko lanean hasiak dira jada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak