Horrelakoetan egin ohi duten legez, suhiltzaileen parkera eraman zituzten habiak, erresistentzia handiko zakar poltsetan eta kartoizko kaxetan sartuta; parkean erabat suntsitu ohi dituzte, kontrolpeko erreketa baten bitartez.
Asiako liztorraren habia kartoizko kaxa batean sartzen.
Ingurumen arrazoirengatik hartzen dituzte neurri horiek Asiako liztorrarekin (liztor inbaditzailea edo Vespa Velutina), baita jendea ibiltzen ez den inguruetan azaltzen diren kasuetan ere.
Metro inguruko tamaina izan ohi dute habia horiek eta sarrerarako zulo bakarra; zulo horretatik pozoia sartu eta erabat ixten dute, liztorrak atera ez daitezen.
Suhiltzaile bat liztor inbaditzailearen habia bat erretiratzen.