Aramaioko zubibidean AHTren aurka protesta egin dute

Guren Zumalde 2013ko uzt. 26a, 15:59

Ibarrean gaur eta bihar dabil Mugitu! mugimenduak antolatutako AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailea. Gaur, egubakoitza, Aramaioko zubibidera igo eta "munduko bide gorririk garestiena"ren aurkako protesta egin dute.

30 bat lagun, bizikletak hartuta, Aramaioko Abiadura Handiko Trenaren plataformara igo dira. Han, tren lasterraren aurkako ohiuak egin eta pankarta bi zabaldu dituzte. "Munduko bide gorririk garestiena" zioen batek. Zubibide guztian zehar ibili dira protestan, aurrera eta atzera. Ez da inolako istilurik egon; lanetan ez zen langilerik. Aurrera, Garagartza aldera, jo dute tunelean barrena: "Nik Elorrio ezagutu nahi dut" esan du martxan dabilen nafar batek.

Aramaion bazkaldu eta arratsaldean, Angiozarrera joango dira bizikleta-martxan dabiltzanak. Hitzaldia eta eztabaida izango dira han, 19:00etan. Pablo Sastre idazleak eta Jose Angel Mikeok Angiozarko auzo-alkate eta batzarraren historiaz jardungo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak