Sua egiteko debekua jarri du indarrean Arabako Diputazioak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uzt. 25a, 19:45

Arabako Diputazioaren Foru Aginduaren arabera, Arabako Lurralde Historikoko ondoko tokietan sua egitea debekatuta dago, uztailaren 20tik aurrera, salbuespen moduan eta aldi baterako: landa eremuetan, baso publiko zein pribatuetan, parke naturaletan, lurraldeko edo tokiko aisiarako parkeetan –barbakoa egonkor edo mugikorretan, Andra Marin eta Marisekan izan ezik– eta errepideko atseden guneetan. Debekuak indarrean jarraituko du meteorologia aldaketaren baten ondorioz indargabetu arte.

Sua egiteak eta beraz debekua ez betetzeak, 1.000 euroko isunaz gehienez ere, eta eragin daitezkeen kalte eta galerak ordaindu beharraz zigortuko dute. Horrez gain, gaiaren inguruan Zigor Kodeak araututakoak ere aplikatu ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak