Ramon Ajuria alkatea "oso pozik" zegoen: "Oso aberasgarria eta interesgarria izan da. Jende asko etorri da, asko dakiena, eta eztabaida politak egon dira". Helburu nagusia herritarra kontzientziatzea zela gogoratu du Ajuriak.
Era berean, Santiago Arevalo Enguerako (Valentzia) alkateak eta Remufor elkarteko kideak ere defendatu zuen biomasa bidezko sistema: "Ez gabiltza ezer berria asmatzen. Gaur egungo teknologiarekin gure arbasoen lan egiteko modua ari gara praktikan jartzen, besterik gabe".
Beste saio bat bihar
Alaiak elkarteak energia horniduraren gaineko hitzaldia antolatu du biharko, Kultur etxean (18:30). Xabier Arriolabengoa teknikariak Aramaioko argindarraren kudeaketa izango du hizpide eta alkateak, berriz, energia lortzeko Aramaiok dituen baliabideak azalduko ditu.