Basoa energia iturri ona dela erakustera datorren jardunaldia hilaren 16an Aramaion

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko mai. 13a, 17:32

Eguen honetan, hilak 16, jardunaldi interesgarria egingo dute Kultur etxean. Basoa energia iturri ona dela erakusteko saioa izango da: Basoetako bioenergia: aurreztea, enplegua eta jasangarritasuna landa eremuan. 10:00etan hasi eta 20:00etara bitartean Udalak garatu gura duen biomasa proiektuaren gainean hainbat adituk egingo dute berba. Gipuzkoa, Bizkaia zein Arabako udal ezberdinetako teknikariak etorriko direla ziurtatu dute eta Arabako Aldundiko zein Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere egongo dira: "Espero baino eskaera gehiago jaso ditugu", adierazi digute. Izena emateko aukera egongo da etzira arte. Egitaraua ikusteko klikatu albiste barruan.

EGITARAUA

10:00: Jardunaldiaren irekiera.
11:00: Biomasaren aprobetxamendurako aukerak Araban. Elena Vilches, Arabako Aldundiko Mendi zerbitzu burua.
11:45: Biomasaren aprobetxamendu teknikorako estrategia Euskadin. EVE eta HAZI.
12:30: Arrakasta biomasa instalazioetan-Beroketa sareak. AVEBIOM elkarteko enpresak.
13:15: Galderendako tartea.
17:00: Bioenergiaren garapena, ezagutzatik, konbentzimendutik eta konpromisotik. Bioenergiaren zutabeak. AVEBIOM.
17:45: Life+Bioenergy and Fire Prevention proiektuaren garapena. Zergatik da garrantzitsua basoetako biomasaren erabilera?. Enguerako (Valentzia) Udala.
18:30: Basoetako bioenergia: basoen kudeaketaren bideragarritasuna eta aukerak. Josu Azpitarte, COSEko presidentea. 
19:15: Jardunaldiaren gaineko eztabaida eta ondorioak.
20:00: Jardunaldiaren itxiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak