Hauek dira, oraingoz, elkartearekin bat egin duten eragileak, besteak beste: Euskadiko Sagardogileen Federazioa, Nafarroako Sagardogileen Elkartea, Igartubeiti Baserri Museoa, Zeraingo Udala, Baztango Udala, Zuiako Koadrila eta Aramaioko Udala.
Ateak zabalik
Elkartea Hego Euskal Herriko lau sagardogile elkartek, Sagardogileen Federazioak, 67 sagardotegik, bederatzi udalek eta beste hainbat eragilek osatzen dute. Asko dira, baino gehiago izan gura dute: "Sagardoaren eta turismoaren munduarekin zerikusia duten guztiendako ateak zabalik daude".
Une historikoa
Apirilaren 15ean egindako aurkezpen eta sinadura ekitaldian parte hartu zuten eragile guztiek egun historikotzat jo zuten. Izan ere, Euskal Herriko sagardoaren historian, inoiz ez da lurralde ezberdinetako hainbeste eragile elkartu dituen proiekturik gauzatu.
Sagardoa Euskal Herriko kulturaren parte izan da milaka urtetan eta aberastasun hori balioztatu eta jendearen eskuetan jartzea izango da elkarte berriaren helburuetako bat.