San Martin eskolaren Zuhaitz Egunak martxoaren 19an eta 20an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko martxoaren 14a

Aurten ere Zuhaitz Eguna ospatuko dute San Martin eskolako ikasleek. Udalarekin elkarlanean antolatutako ekimen honen helburua da haurrei txikitatik basoen garrantziaz ohartaraztea. Aurten Toki Alai interpretazio zentroko ordezkariak ez dira etorriko.

Urtero moduan, bi talde egingo dituzte: hilaren 19an Lehen Hezkuntzako ikasleek egingo dituzte landaketak eta egun bat geroago, berriz, Haur Hezkuntzako ikasleen txanda izango da.

Hainbat zuhaitz mota

LHko ikasleak autobusa hartu eta Kurtzeta ingurura igoko dira, landaketak bertan egiteko. Zuhaitz mota desberdinak landatuko dituzte: gogortxoak (viburnum tinus), bertako eta Indiako gaztainondoak (Aesculus hippocastanum) eta serbalak (Felis serval), besteak beste.

Landaketen ostean, Udalak ordaindutako hamaiketakoa egingo dute. Hilaren 20an, berriz, HHkoen txanda izango da. 09:00etan hasita, gladiolo eta lore-ezpatak landatuko dituzte herriko lorategietan eta gero hamaiketakoa egingo dute. San Martin eskolako arduradunen arabera, haurrak "oso gustura" aritzen dira zuhaitzak landatu eta basozainaren azalpenak entzuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak