Erakusketaren aurkezpenean interesa piztu ostean, 36ko gerrarako lantaldea sortuko dela espero du AOBTk

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 17a

Espainiako Gerrak Aramaion izan zuen eragina aztertzeko erakusketa ireki zuen atzo Aramaioko Ondarea Berreskuratzeko Taldeak (AOBT). Jendetsua izan zen aurkezpena eta giro ederrean joan zen. Manex Agirre eta Jokin Labaien bertsolariekin hasi zen eta gero Eneko Barberenak Joseba Sarrionaindiaren pasarte bat eta bere testu bat irakurri zuen. Gero, bertaratutakoen artean bi kanturen hitzak banatu zituzten denon artean abesteko: 'Gerrako gure ibilerak' (Pepe Bolunburu, 1937) eta 'Len amar lagun giñan etxian' (Joxe Zapirain, 1937).

36ko gerrak Aramaion izan zuen eragina erakusten saiatu dira AOBTkoak baina helburu nagusia da gaian aztertzen jarraitzeko lantaldea sortzea. Bada, erakusketaren aurkezpenean ikusitakoarekin, espero dute lantalde hori sortuko dela: "Hiru pertsona etorri dira bestelako eginbeharrek uzten dieten heinean lagunduko dutela esanez".

'Lurgorri'-ren iloba, bertan
Atzo bete ziren 74 urte Jose Mari Azkarraga Lurgorri erail zutela. Hondarribikoa izan arren lotura handia zuen Aramaiorekin. Idazle ona eta iraultzailea, Aramaioko EAJn sartu eta Amaiur batailoiko kidea izan zen. Bada, aurkezpenean Lurgorri-ren iloba egon zen eta hunkituta esker onak eman zizkien antolatzaileei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak