Nola eman behar den izena? epmaraba@yahoo.es helbide elektronikora mezua bidalita eta norberaren datuak, telefono zenbaki bat eta harremanetarako helbide elektroniko bat utziz. Horrez gain, honako kontu korronte zenbakian ordainketa egin behar da: 2097 0224 94 0104932644.
Tailerretan parte hartzeko hamar euro ordaindu behar da; jardunaldi osoan parte hartzeko, berriz, 15 euro. Argibide gehiago, Zigoitiko Udalean (943 43 01 67/650 47 17 18). Lekua mugatua izango da eta izenematearen ordenaren arabera zehaztuko dira parte hartzaileak. Zuiako koadrilakoei emango zaie lehentasuna, aramaioarrei barne. Ordenagailu eramangarria eramatea aholkatzen dute.
Sare sozialak eta aplikazioak
Egitarau zabala prestatu dute. Besteak beste, hiru tailer egingo dira, sare sozialen eta ordenagailu mugikorretarako aplikazio praktikoen gainean. Txikienei interneterako sarbidea kontrolatzea helburu duen hitzaldia ere egongo da.