Ana Digon: "Kalte larregi egin diogu Amalurrari dagoeneko, eredu jasangarria ez da nahikoa"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 10a

Darren Doherty Australiako permakultore ospetsuaren Ana Digon laguntzailearen eskutik, nekazaritza birsortzailearen gaineko jardunaldia egin zuten atzo Aramaioko zinema aretoan. Ikusmin handia piztu zuen ekitaldiak eta ortuan lan egiten duten eta lan egin gura duten aramaioarrez gain, Arabako eta Debagoieneko beste zenbait nekazari hurbildu ziren. 16:20ak aldera hasi zen jardunaldia eta hiru ordu inguru iraun zuen.

Gazteleraz gidatutako jardunaldian, Ana Digon hizlariak Aramaioko zinema aretora gerturatutakoei labur-labur euren burua aurkezteko eskatu zien. Denetariko arrazoiak eman zituzten bertaratutakoek: ikastera joan zen langabetutik hasita bizitza osoan zehar bere ortuan lan egin duen nekazariaren kasura arte. Eta guztiek, ikastea helburu.

Lurra berritu eta emankorra egin

Hainbat kontzeptu azaldu zituen Digonek. Hasteko, jasangarritasunaren kontzeptua aldatu behar dugula aldarrikatu zuen: "Hamaika aldiz entzuten dugu jasangarritasuna, han eta hemen. Baina Amalurrari kalte larregi egin diogu dagoeneko eta boterean daudenek planteatzen duten jasangarritasunaren eredua ez da nahikoa".

Darren Doherty permakulturan aitzindari izan denaren laguntzaileak ingurumenak planteatzen dituen erronken aurrean nekazaritza birtsortzaiilea defendatu zuen, hau da, lurra berritu eta emankorra egiteko adibide praktikoak eman zituen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak