Darren Dohertyren laguntzaile baten eskutik, nekazaritza birsortzailearen gaineko jardunaldia eguaztenean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 7a

Aramaioko Udalak eta Aramaio Baserri Barri eta Zadorra fundazioek jardunaldi berezia antolatu dute eguaztenerako, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Nekazaritza birsortzailea izango da jardunaldiaren abiapuntua eta Darren Doherty permalkultore australiarraren laguntzaile Ana Digon izango da hizlaria. Jardunaldia zinema aretoan izango da, 16:00etatik 19:45era.

Hona hemen egitaraua:

16:00-17:45: Nekazaritza birsortzaileari buruzko sarrera

18:00-18:45: Adibide praktiko batzuen azalpena

19:00-19:45: 'Linea clave' izenaz ezagutzen den metodoaren aurkezpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak