Euskal Herriaren historia mitikoa gai hartuta, gazteei zuzendutako liburua da.
XVI. mendean zehar idatzi ziren kroniketan oinarritu da Arriolabengoa liburua idazteko. Horietako asko, kronikoi faltsu deitu izan zaie, egileak historia aztertu eta ezagutzera ematean oso sinesbera izan zirelako etimologista eta genealogista askoren ahotan zebiltzan ipuinekiko. Benetakoak bailiran jaso zituztelako asmatutako hainbat istorio.
Ibarguen-Cachopinen kronika
Arriolabengoak liburua idazteko erabili duen iturri nagusia Ibarguen-Cachopinen kronika da. Hamaseigarren mendean enkarguz idatzitako kronika izan zen.
Bizkaiko Batzar Nagusiek, hau da, Bizkaiko nobleziak, nahi zuen frogatu euskaldunak beti izan zirela odol garbikoak, kristau zaharrak eta Erregerenganako fidelak. Kronista hark bi eratako lanak egin zituen: ordura arteko beste kronika batzuk bildu eta testu berri batzuk idatzi. Aspaldiko garai zaharrei buruz aritu zenean, Ibarguen-Cachopinek gehiago baliatu zen mitoez; garai ez hain zaharrak lantzerakoan, berriz, gertakizun historiko benetakoak aipatu zituen neurri handi batean.
Julen Arriolabengoa (Aramaio, 1960) Euskal Filologian lizentziatua EHUn. Bere lehen liburua, ipuin liburu bat izan zen: Julia dinotsut (1985). Aurretik Kandela literatur taldean aritu zen eta Euskal Letren Dantza argitaratu zuen talde lanean (1984). Lanbidez irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetan egin du lan, lehenik Madrilen, gero Donostian eta orain Irunen.
Jaun zuriaren askazia liburuak 130 orrialde ditu eta 15 eurotan jarri dute salgai.