Zelanda Berriaren gaineko bideo emanaldia eskainiko da

Maider Arregi 2009ko aza. 13a, 12:58

Jose Ramon Agirreren eskutik, 'Zelanda Berria Cook 3754m' bideo emanaldiaz gozatzeko aukera izango da, azaroaren 20an barikuan. Kultura etxean izango da 19:00etatik aurrera eta sarrera doakoa da.

Naturaren hitzak

Zelanda Berri natur paradisu bilakatzen den lekua da neurri handi batean. Bertako arbasotzat hartzen dituzte maoriak (Asiatik abiatu eta Ozeano Barean barrena murgildu zen herria), gutxiengoa izan arren euren hainbat eskubide oraintsu hartu dituzte aintzat irlaren ezaugarri eta esentzia berreskuratu nahian.

Natur zaleentzat paradisua da benetan Zelanda Berria, oihan hezea da zati handi batean (hegoaldeko mendebalde guztia), euri jasa amaigabea, traba izan arren ikusteko, edertu egiten baititu bazterrak, erdi tropikala dena fiordoz, glaziarrez eta mendi elurtuez jantziz.

Oso paisaia ezberdina agertzen da goitik behera bai Ipar eta Ego irlan. Ipar Irla sumendi , lurralde geotermikoaz eta Maoriak bizi diren lurraldea da.

Ego irla berriz , bera zeharkatzen duten Alpeen alde batera edo bestera, ekialderantz izugarrizko lautadak agertzen dira: soro , mahasti ardiz eta behiez estalia, eta askotan guztiz soilduak basoei dagokienez Maorien lana izan zena, herri kolonizatzaile hutsa zela erakutsiz, guk idealizatzen ditugun antzinako herrien oso bestelakoa dela frogatuz, naturarekiko begirune izugarria duen horietakoa da gaur egun.

Herri ikusgarria da bere osotasunean: guretzat bitxiak diren animaliak, mendi itzelak, sumendiak eta itsas fauna oso aberatsa oraindik. Naturaren indarra bere osotasunean (lurra, ura, basoa, itsas bizitza) guzti honen esentzia agertu nahi da ikuskizun honetan. Nola ez Ego aldeko irlan tente eta zorrotz agertzen diren Alpeetako Cook (3755 m.) mendiak erakarrita igoera horren bizipen zoragarri hori ere azaldu nahi dizuegu lan honetan.

Irudien ikusgarritasunak, Garbiñe Tolosaren hitz eta esaldi xumeak eta Pello Ramirezek bereziki sortutako doinu hunkigarriak lortu dute bizia ematea Zelanda berrian aurkitutako esentzia horri.

Egilea: Joxe Ramon Agirre

Gidoia: Gabiñe Tolosa

Musika: Pello Ramirez

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak