Sukaldeko olioa batzeko zerbitzua martxan da

Edu Mendibil 2010ko eka. 7a, 13:33

Sukaldean erabilitako olioa jasotzeko edukiontzia jarri dute Pedro Ignacio Barrutia kalean, eliza atzealdean. Makina edo edukiontzi berri horrek jasotzen dituen poteak etxez etxe banatu dituzte aurretik, Ibarran. Auzoetan, berriz, auzo alkateak arduratu dira poteak banatzeaz.

Hasiera baten banatu ziren poteek (zuri kolorekoak) ez dute balio; beraz, pote berriak (berdeak) jaso ez dituztenek udaletxean bertan eska ditzakete. Sukaldeko olioa bakarrik jasoko dute edukiontzi berrian, eta olio berorik ez isurtzea eskatzen dute. Ontzi edo poteko tapa ondo ixtea ezinbestekoa da.

Olioa birziklatuz lortzen diren onurak, besteak beste, hauek dira: ura kutsatzen duen hondakinaren deuseztapena; araztutako uraren berrerabilpena; osasunarendako kaltegarriak diren mikroorganismoen gutxitzea; edo dependentzia energetikoaren murrizketa.

Eko3R enpresa arduratuko da Aramaion batutako olioa batzeaz. Udalak dei egiten die herritarrei olioa batzeko sistema berria erabiltzeko. Egindako azterketen arabera, biztanleko, batez beste, 20 litro olio kontsumitzen dira gaur egun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak