Astelehenetik eguenera arte, bada zer ikasi Aramaion

Ubane Madera 2005ko eka. 30a, 18:47
Datorren astelehenean, hilak 4, Aramaioko IV. Uda Ikastaroa hasiko da. Irekiera ekitaldia egingo dute lehenengo. Horren ostean, hitzaldiak hasiko dira, 16:00etatik 20:00ak arte.

Honako gaiak landuko dituzte astelehenean: Alberto Angulo (EHU): “Foruen alde estutasunezko garaian: Gorteko agenteak eta probintzien arteko Konferentziak” (Gaztelaniaz). Jose Maria Ortiz de Orruño (EHU): “Liberalak eta karlistak, mugaz honaindiko Euskal Herrian” (G). Rodrigo Rodriguez Garraza (Konplutensea): “Nafarroa, 1778-1841. Bilakaera politikoa eta erakundeen eraldatzea” (G). Santiago Piquero (EHU): “Euskal Herrian krisi eta ekonomia arazodun garaian bizitza-mailak aztertuz” (G).

Berbaldien ostean, egunero mahai-ingurua egingo dute.

Martitzena

Jean-Claude Larronde (Eusko Ikaskuntza): “Frantziako Iraultzatik 1848ra Ipar Euskal Herrian” (Frantsesez). Joaquín Alvarez (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia ): “Kultura eta gizartea mugaz honaindiko Euskal Herrian: Adiskideen Erret Elkartea eta ekimen honen oihartzuna. Literatura giroa” (G). Pedro Manterola (Nafarrroako Unibertsitate Publikoa): “Nafarroa eta arteak XVIII. mendearen hondarrean eta XIX.aren lehen erdian” (G).

Eguaztena

Beñat Oihartzabal (Euskaltzaindia / Iker, Centre National de la Recherche Scientifique) : “Euskarari buruzko ikerketak bi Errepubliken arteko garaian” (Euskaraz). Fermin Arkotxa (Iker): “Literatura Iparraldean 1789ko Iraultzatik 1848ko iraultza arte” (E). Andres Urrutia (Euskaltzaindia / Deustuko Unibertsitatea): “Euskara Bizkaiko Erakundeetan XIX. mendearen lehen erdian” (E). Blanca Urgell (EHU): “Euskara mugaz honaindiko Euskal Herrian, 1800-1850: Larramendiren eragina eta beste zenbait alderdi” (E).

Azken eguna, eguena

Fernando Bartolomé (EHU): “Arte plastikoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, XVIII. mendearen hondarrean eta XIX.aren hasieran” (G). Marie-Claude Berger (Société des Amis d’Abbadia): “Ipar Euskal Herria XIX. mendean: ondare bizitik ondare erakutsira” (F). Oscar Alvarez Gila (EHU): “Euskaldunak eta Amerikaren independentzia: kolonizatzaileak arrotz bihurtu zireneko garaia” (E).

Argibideak eta izenemateak

Udako ikastaroetan parte hartzeko honako helbideetan eman daiteke izena edo informazioa eskatu: Hurbil Kulturgaiak, SL; Aramaioko IV. Uda Ikastaroa, 160 posta-kutxa, 20550 Aretxabaleta. Edo, aramaio@hurbilkulturgaiak.com edo.

Arabako Foru Aldundiak Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean antolatzen ditu Aramaioko Uda Ikastaroak, Henrike Knörren zuzendaritzapean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak