500 orriko irakurgaia izango da hizketagaia, mila argazkiz baino gehiagoz osatuta. Hainbat alor jorratzen ditu: batetik, Euskal Herriak zuhaitzekin eta zuhaitz-espezie bakoitzarekin duen harremana; bestetik, gurean dauden 116 zuhaitz-espezieren identifikazioa, ezaugarriak, beharrak, erabilera eta historia; eta, azkenik, istorioak eta bitxikeriak.