Landatxopekoek hasi dituzte jaiak, ohiko bazkariarekin

Hasier Larrea 2026ko uztailaren 14a

Domeka eguerdian eskolako patioan egin zuten bazkaria jubilatu elkarteko 81 kidek. Zaharrenari eta kide berrienari banatzen dioten zapia Jesusa Etxaniz eta Isidoro Quintanari banatu zieten. Osterantzean, dantzaldiarekin borobildu zuten hitzordua. Datorren domekan, hilak 19, 400 pintxo inguru banatuta egingo diete herritarrei jaien baitako ekarpena, plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak