Antzuolako jaiak: egitaraua

Hasier Larrea 2026ko uztailaren 14a

Antzuolako jaiak ate joka daude eta prest dago egitaraua.

Uztailak 16, eguena

  • 11:30 Udal ordezkarien bisita Eguneko Zentrora eta zapia jartzea.
  • 12:30 Jaien hasiera: Txupinazoa eta umeen ikuskizuna, plazan, udalekuetako begiraleen eskutik.
  • 13:30 Umeen bazkaria, Pausokaren eskutik.
  • 18:00 Kalejira Alboradak txistulari taldearekin eta herriko trikitilariekin eta Buruhandiak.
  • 19:00 Meza eta salbea – Txosnen irekiera.
  • 20:00 Oinarin dantza taldearekin Ikurrin Dantzia. Antzuolako bandera eta ikurrina jasotzea. Soka dantza  Udalbatzaren eskutik, Oinarinek lagunduta.
  • 00:00 Hontzaren jaitsiera.
  • 01:30 arte Kalejira Eingo taldearekin, plazan. 
  • 00:30 Kontzertu sorpresa, txosnetan.
  • DJ Maripotxo

Uztailak 17, egubakoitza

  • 10:00 Goiz-eresia txistulariekin.
  • 11:00-13:00 Jolas parkea.
  • 12:00 Meza.
  • 13:30 Ur-zezena.
  • 14:30 Herri bazkaria Kalebarrenen, Euskal Parrillaren eskutik.
  • 16:30-18:30 Jolas parkea.
  • 18:00 Kuadrillen arteko ginkana, Zurrategin.
  • 19:00-22:00 Joselontxos txarangaren kalejira.
  • 22:00 Mariachi Imperial de Guanajuatorekin Kalejira eta saioa, plazan.
  • 22:00 Kontzertuak, txosnetan: Andriginaren dragshowa eta Zatekeen Erromeria. Ostean, DJ Alan.

Uztailak 18, zapatua

  • 10:00 Kanoiak eta diana Alboradak txistulari taldearekin.
  • 11:30-13:30 Umeentzako jolas erraldoiak, plazan.
  • 11:30 Bergarako bandaren kalejira, Enrike Txurrukaren zuzendaritzapean.
  • 12:30 Bergarako bandaren kontzertua, Zurrategin.
  • 13:30 Ur-zezena.
  • 19:00 Antzuolako alardea.
  • 20:30 Skapaie elektrotxarangarekin kalejira.
  • 22:30 Joselu Anaiak taldearekin erromeria, plazan.
  • 23:00 Kontzertuak, txosnetan: Doce C, Laino Beltzak, DJ Maikiño eta Brumble Sound Sistem.

Uztailak 19, domeka

  • 7:00 Lasko txaranga
  • 12:00 Salda eta txorizoa, plazan, Landatxope jubilatu elkartearen eskutik.
  • 12:30 kontzertua, plazan: Trio Medianoche.
  • 14:30 Herri bazkaria, elizpeko arkupeetan. Ondoren, Kantaldia Garazi eta Amaiurrekin, Ez Dot Moztuko Bizarrak antolatuta.
  • 18:00 Bigantxak, Ondarren.
  • 20:00 Larrain dantza, plazan, Oinarin dantza taldearen eskutik.
  • 21:00 Kontzertua, plazan: Patxi Saiz.
  • 23:00 Hontzaren igoera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak