Asteburuan dira Antzuolako jaia eta Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek Lurraldebusek zerbitzu berezia eskainiko duela aurreratu du: "Kalitatezko zerbitzu publiko baten alde egiteak, mugikortasun iraunkorrago baterantz aurrera egiteko aukera emateaz gain, herritarren bizi- kalitatea hobetzen, herritarren segurtasuna bermatzen eta bizitzako hainbat esparrutarako sarbidea demokratizatzen laguntzen digu, baita aisialdirako ere, pertsona guztien aukera-berdintasuna bermatuz".
Zerbitzu berezi horiek uztailaren 17tik 18rako –egubakoitzetik zapatura– eta uztailaren 18tik 19rako –zapatutik domekara– gauetan eskainiko dira. Gau horietan:
- Irteerak Bergaratik izango dira 00:30ean (aurretik, 00:20an Elgetatik irtengo da), 1:30ean, 2:30ean, 3:30ean, 4:00etan, 4:30ean eta 5:00etan.
- Ibilbidea eta ordutegia honako hauek izango dira: Antzuolan 00:35ean, 1:35ean, 2:35ean, 3:35ean, 4:05ean, 4:35ean, 5:05ean eta 6:05ean; Zumarragan 00:45ean, 1:45ean, 2:45ean, 3:45ean, 4:15ean, 4:45ean, 5:15ean eta 6:15ean
- Antzuolan berriro 00:55ean, 1:55ean, 2:55ean, 3:55ean, 4:25ean, 4:55ean, 5:25ean eta 6:25ean;
- Bergarara heldu 1:00etan, 2:00etan, 3:00etan, 2 4:00etan, 4:30ean, 5:00etan, 5:30ean eta 6:30ean; eta Elgetan 3:10ean, 5:40ean eta 6:40an.
Ordutegiak Lurraldebusen webgunean edo erabiltzaileentzako arreta-telefonoan –900 300 340– kontsultatu ahal izango dira.
