Ez Dot Moztuko Bizarraren bazkaria Garazik eta Amaiurrek girotuko dute

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko uztailaren 15a

Garazi eta Amaiur, iazko bazkarian.

Ez Dot Moztuko Bizarra taldeak antolatuta, presoen aldeko bazkaria egingo dute eliza azpiko arkupeetan, jaietako azken eguna giro onean eta elkartasunez agurtzeko.

Jaietako azken egunean, uztailaren 19an, domekan, Ez Dot Moztuko Bizarra taldeak urteroko elkartasun bazkariari eutsiko dio. Otordua 14:30ean hasiko da. Menuan sarrerakoak, entsalada, bertan prestatutako paella, flana eta kafea izango dira. Helduentzako txartelak 23 euroan eskuratu daitezke eta 12 urtera arteko haurrek 10 euro ordainduko dituzte. Haurrentzako menua ere helduenaren antzekoa izango da. 

Bazkarian parte hartu nahi dutenek uztailaren 15era arte izango dute txartelak erosteko aukera, Aitz Garbi tabernan. 

Bazkaldu ostean, musikaz girotu dute lekua, Garazi eta Amaiur Barrena musikari arrasatearrek emango duten kontzertu akustikoarekin.

Ogitartekoak eta zozketa

Ohiturari jarraituz, ogitartekoak ere prestatuko ditu taldeak jaietan. Eguenetik domekara bitartean, iluntzero izango dira salgai.

Bestalde, dagoeneko martxan da jaietako zozketa ere. Txartelak salgai daude, eta irabazleek Antzuolako dendetan 100 euroko erosketa-bonua edo urdaiazpiko bat eskuratuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak