Landatxope elkarteko kideek ere jaien aurreko bazkaria egingo dute. Uztailaren 12an izango da, 14:15ean, eskolako patioan. 18 euroko prezioa izango du menuak. Bazkal ostean nagusienei zapia jarriko zaie, eta dantza saioa egingo dute denek. Izen-emateak Landatxoperen bulegoan egin behar dira, ekainaren 29an eta 30ean, 16:30etik 18:00etara.
