Hurrengo bilera irekia hilaren 22an egingo dute, 18:30ean, udaletxeko batzorde gelan. Antolakuntzak herritar guztiak gonbidatu ditu parte hartzera, "hain justu, pare hartzaileak direlako egunaren ardatz nagusia".
Bestetik, irekita dago jaietan zehar kaleko salmenta-postua jartzeko eskaera egiteko epea. Interesdunek ekainaren 23ra arte izango dute aukera, Udalaren webguneko erregistro elektronikoaren bitartez, edota udala@antzuola.eus-era idatzita.