Narrugintza gogoratzeko erakustokia babes-egitura jartzera eraman dute

Hasier Larrea 2026ko ekainaren 2a

Narruola elkarteak Udalaren jabetzakoa den narrugintzari lotutako materialarekin erakustokia egin du, Koxkor-Ogiberri aurreko plazatxoan hiri-altzari gisa egokitzeko helburuarekin. Udal garabiak Bergarako tailer batera eraman zuen atzo, kanpoaldea txaparekin babes dezaten.

Corten altzairuzko txaparekin eta kristalarekin osatutako bitrina batek babestuko du Antzuolako narrugintza gogoratzeko erakustokia. Estalpe hori egiteko lanei ekin diete dagoeneko, Udalaren garabiak eraman baitu dagoeneko erakustokia txapaz babestera. Hurrengo pausoa kristala jartzea izango da, baina hori Antzuolan egingo dutela aurreratu dute Narruolako kideek. Udalak 3.070,89 euroko aurrekontua bideratu du osotara. 

Hala, datorren astean erakustokiaren barruan zer jarri erabakiko dute Udalak eta Narruolak. Asmoa iraganeko narru-ontzaileek erabiltzen zituzten tresnak eta emakume uhalgileek egindako produktuak jartzea da. Erakustokiari informazio-panel batek lagunduko dio, eta QR bat izango du Antzuolako iraganeko narrugintzan sakontzeko. 

Erakustokia udan zehar egokituko dute Koxkor Ogiberri pareko plazatxoan, ziurrenik, Antzuolako jaien aurretik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak