Antzuolako Haur Abesbatza hasiberriak 'Erraldoi berekoia' musikalean hartuko du parte

Hasier Larrea

Haur Abesbatzako kideak, Abesbatza nagusiarekin kantatzen, Gabonetan.

Bergarako Musika Eskolarekin lankidetzan, ikasturte hasieran sortu zuten haurren abesbatza Antzuolan. 9-10 urte bitarteko bost ikaslek osatzen dute Marije Ugalde irakasleak gidatutako taldea.

Hark azaldu duenez, abesbatzako kide izateko baldintza bakarra kantatzeko gogoa izatea da: "5 eta 13 urte bitartekoei begirako apustua egin dugu. Ez da beharrezkoa musika-ezagutza jakin bat izatea, belarriz ere ikasten baitute. Helburua abesbatzen talde-kultura transmititzea da, eta haurrek ahots-teknika lantzea, ahots-arazoak hobetzeko lagungarria baita". 

Taldeak jendaurreko saioak egin ditu jada, Arimen Gauean eta Gabonetan abestuta. Beste pauso bat emango dute ekainaren 7an, 17:00etan eta 18:30ean, Seminarixoan, Bergarako beste 50 neska-mutilekin batera Erraldoi berekoia musikalean parte hartuta. Entsegu orokorra egingo dute domeka honetan, 12:00etatik aurrera, Torresoroa aretoan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak