'Rixi' nagusitu da Ongi Etorriko dardo lehiaketan

Julen Murua Mesonero 2026ko maiatzaren 10a

300 parte hartzaile izan zituen Ongi Etorri jatetxeko dardo lehiaketak. Euskal Herriko dardolari onenak lehiatu ziren elkarren aurka, baina baita mundu mailan punta-puntan dabiltzan dardolariak ere.

Dardoen gaineko zaletasuna "oso handia" dela adierazi zuten txapelketa antolatu zuten Kristyna Ovsakovak eta Cristian Ariasek. Antzuolako Munstroak taldeko kideak dira, baina ez ziren izan lehiaketan parte hartu zuten bakarrak; izan ere, 300 dardolari inguru elkartu ziren, eta Espainiako hainbat txokotako dardolariak eta Txekiako Errepublikako hainbat ordezkari ere izan ziren. "Dardo lehiaketatan egindako harremanei esker" lortu zuten Ovsakovak eta Ariasek gaur egun munduko onenen artean lehiatzen diren jokalariak ekartzea; horietako bat da munduko txapelduna den Ricardo Perez Riki. Haren esanetan, "antolatzaileekin izandako harreman onak" eraman du Antzuolan jokatzera: "Zaletasun handia dugu dardoekiko, maite dugun kirol bat da. Adiskidetasun handia dugu Antzuolakoekin, eta hona etortzeko eskatu zigutenean, ez genuen birritan pentsatu". 

Egindakoarekin "harro"

Ongi Etorri jatetxearen dardo lehiaketa antolatu duen Ovsakovak adierazi du "lan handia" egin behar izan dutela lehiaketa antolatzeko, eta "oso harro" daudela egindako guztiarekin. "Antzuolako taberna bat dardolariz betetzea izugarria da; esango nuke ia ezinezkoa den zerbait egin dugula, eta oso harro gaude hori egin izanagatik", gaineratu du.

Sailkapenak

Dardoen hainbat modalitatetara lehiatu dira asteburuan, eta bakarka zein bikoteka egin dute. Honako hauek izan dira bakarkako eta bikotekako sailkapenak:

Bakarkako lehiaketa:

  1. Rixi.
  2. Smarlin.
  3. Toni Alcinas.

Binakako lehiaketa:

  1. Smarlin-Juanlu.
  2. Riky-Davila
  3. Abdel-Maykon

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak