Testuinguru horretan, Auzosare programa berritzailearen xehetasunak azalduko dituzte proiektu horren arduradunek martxoaren 3an, martitzena, 18:00etan hasita, Olaran etxean.
"Funtsean, bakardadea eta babesgabetasuna senti dezaketen adineko pertsonei begira egiten dugu lan, teknologia erabiliz. Komunitatearen konpromiso soziala aktibatzea dugu erronka nagusitzat", azaldu dute proiektuaren sustatzaileek.
Hainbat herritan garatzen diharduten kasu praktikoei buruz jardungo dute solasaldian, euskaraz eta gazteleraz. Sarrera librea izango da eta jatekoa eskainiko dute.