Antzuolako Korrika batzordea jarri da martxora begira

Hasier Larrea 2026ko urtarrilaren 15a

Hamabi lagun elkartu ziren atzo arratsaldean egindako lehenengo Korrika batzordean. Dagoeneko zehaztuta dauden nondik norakoen berri jakin zuten bertaratutakoek: leloa, omenaldia jasoko dutenak, ibilbidea... Eta herri mailan egin daitezkeen ekintzak eta ideiak proposatu zituzten. 

Momentuz, martxoaren 27an Korrika Txikia egitea adostu dute, Antzuolako Herri Eskolak antolatuta. Korrika Kulturalarekin lotutako ekintzaren bat egiteko asmoa ere badute, "antzerki edo kontzerturen bat". 

Korrikarekin lotutako egitarauari forma emateko batzar gehiago egingo dituzte. Hurrengoa, urtarrilaren 28an, 18:00etan, Olarango bigarren pisuko areto nagusian. 

Martxoaren 28an, goizeko 07:07ean iritsiko da Korrika Antzuolako lurretara. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak