Larreatarrek asteburu borobila izan dute

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko urriaren 27a

Ekain eta Ibai Larrea anaiak. Irudiak: Salto 15K eta Skyrunning.

Donostiako Salto 15K lasterketa irabazi zuen atzo, hilak 26, Ekain Larrea antzuolarrak, eta zilarrezko domina eskuratu zuen, berriz, Ibaik, Skyrunning txapelketako azken lasterketan. Aimarrek ere garaipena lortu zuen, Aldapegora lasterketan, herenegun.

Hamabost kilometroko lasterketa izan ohi da Donostiako Salto 15K proba, eta 46 minutu eta 24 segundo behar izan zituen Ekain Larreak atzokoan ibilbidea egiteko, lehen postua erdietsita; Jean Francoise Notebaert eta Aitor Etxeberria sailkatu ziren ondoren, hurrenez hurren. Bien bitartean, Skyrunning txapelketako azken lasterketan izan zen Ibai, Asturiasen, eta zilarrezko domina eskuratu zuen 23 urtez azpikoen kategorian; zehazki, ordubete, hemezortzi minutu eta 58 segundo behar izan zituen 17,5 kilometro eta 1.100 metroko desnibela zuen lasterketa egiteko, Tom Spencer garaileak baino 56 segundo gehiago.

Herenegun, berriz, Aimarrek, anaia zaharrenak, lortu zuen garaipena, Aldapegora lasterketa laburrean, 15 kilometrokoan, Elorrion (Bizkaia), 1:14:39ko denborarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak