Uztaileko hirugarren asteburuan, eguenetik domekara bitartean, izaten dira Antzuolako jaiak eta zapatuan, 19:00etan, Antzuolako Alardea antzezten dute. Herritarren parte-hartze handia izaten du, batzuk dantzan, beste batzuk danborra jotzen, armekin beste batzuk, jantziak prestatzen ibiltzen direnak... Aurten ere horrelaxe izan da; atzo, zapatua, egin zuten antzezlana herriko kaletan.