Uztailaren 17tik 20ra ospatuko dituzte Antzuolako jaiak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko uzt. 8a, 10:27

Antzuolako jaietako herri bazkaria, iaz. Irudia: Goiena.

Uztailaren 17tik 20ra, datorren eguenetik domekara, ospatuko dituzte aurten Antzuolako jaiak: ez da berritasun handirik izango, baina ohiko osagaiek ez dute hutsik egingo. Asteburu honetan ere ekintzak izango dira. 

Hemen duzue egitaraua, egunez egun:

Uztailak 12, zapatua: 

  • 18.00. Pilota jaialdia. 
    • Olatz Insausti - Irati Betegi / Intza Arruti - Leire Galeano. 
    • Aitor Mendizabal - Manex Balerdi / Ander Etxaniz - Gontzal Azkarraga. 

Uztailak 13, domeka: 

  • 09:15. Txirrindulari lasterketa: Antzuola Saria - Iñaki Leteren oroimenezkoa. 
  • 14:15. Jubilatuen bazkaria, eskolako patioan. 
  • 19:00. Kontzertuak, Zurrategin: Bidelapurrak eta John Deeler and the Coconuts taldeak. 

Uztailak 17, eguena: 

  • 11:30. Udal ordezkarien bisita eguneko zentrora eta zapia jartzea. 
  • 12:30. Jaien hasiera: txupinazoa eta udalekuetako umeen ikuskizuna, Herriko Plazan. 
  • 13:30. Umeen bazkaria, Pausokaren eskutik, eskolako patioan. 
  • 18:00. Alboradak txistulari taldearen eta trikitilarien kalejira, buruhandiekin batera, Herriko Plazatik abiatuta. 
  • 19:00. Txosnen irekiera. 
  • 19:00. Meza eta salbea. 
  • 19:45. Antzuolako zapi jartzea 2024-2025eko jaien artean jaiotako umeei eta herriko bi nagusienei. 
  • 20:00. Ikurrin dantza, Oinarin dantza taldearekin, eta Antzuolako bandera eta ikurrina jasotzea: aurten, Alboradak txistulari taldeak jasoko du. Ondoren, udalbatzaren soka dantza. 
  • 21:30. Kantu afaria, Eingo taldearekin, Herriko Plazan. 
  • 23:50. Mahaiak eta aulkiak jasotzea, Herriko Plazan. 
  • 00:00. Hontzaren jaitsiera, Herriko Plazan. 
  • 01:30ak arte. Eingo taldearen kalejira, herriko erdigunean. 
  • 01:00. Xugux musika jartzen, txosnetan. 

Uztailak 18, egubakoitza: 

  • 10:00. Txistulariekin goizeresia, herrian zehar. 
  • 11:00-13:00. Jolas parkea, Herriko Plazan; eguraldi txarrarekin, eskolako patioan. 
  • 12:00. Meza. 
  • 13:30. Ur zezena. 
  • 14:30. Herri bazkaria, Kalebarrenen, Euskal Parrillaren eskutik. 
  • 16:30-18:30. Jolas parkea, Herriko Plazan; eguraldi txarrarekin, eskolako patioan. 
  • 18:00. Kuadrillen arteko ginkana, Zurrategin. 
  • 19:00-22:00. Iraunkorrak txarangaren kalejira, herriko erdigunean. 
  • 22:00. Mugi Panderoa taldearekin erromeria, Herriko Plazan. 
  • 22:00. Kontzertuak, txosnetan: Andrigina drag show eta Olgetan taldearekin erromeria. 

Uztailak 19, zapatua: 

  • 10:00. Kanoiak sutzea; ondoren, Alboradak txistulari taldearekin diana. 
  • 11:30-13:30. Umeentzako jolas erraldoiak, Herriko Plazan. 
  • 11:30. Bergarako bandaren kalejira, Enrike Txurrukaren zuzendaritzapean. 
  • 12:30. Bergarako bandaren kontzertua, Zurrategin. 
  • 13:30. Ur zezena, Herriko Plazan. 
  • 19:00. Antzuolako Alardea. 
  • 20:30. Joseto ta Alayak elektrotxaranga, txosnetan hasita. 
  • 22:30. Joselu Anaiak taldearekin erromeria, Herriko Plazan. 
  • 22:30. Kontzertuak: The Clayton, The Keller's eta DJ Maikiño.

Uztailak 20, domeka: 

  • 07:00. Skapaie elektrotxaranga, txosnetan hasita. 
  • 12:00. Salda eta txorizoa, Landatxope jubilatu elkartearen eskutik, Herriko Plazan. 
  • 12:30-13:45. Txingones de la Rencle mariatxi taldea, Herriko Plazan. 
  • 14:30. Herri bazkaria, Ez Dot Moztuko Bizarra taldeak antolatuta, elizpean; ondoren, Garazi eta Amaiurren kantaldia. 
  • 18:00. Bigantxak, 16 urtetik gorakoentzat, Ondarren. 
  • 20:00. Larrain dantza, Oinarin dantza taldearen eskutik, Herriko Plazan. 
  • 21:00-22:30. Esti Markezen kontzertua, Herriko Plazan. 
  • 23:00. Hontzaren igoera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak