Jaiak hasi direla iragarri die hontzak antzuolarrei

Mirari Altube Arrese 2025eko uztailaren 18a

Gauerdian iritsi da hontza Antzuolara eta plazan elkartutako herritarrei iragarri die jaiak hasi direla. Argiek eta musikak lagun eginda jaitsi da udaletxeko balkoira eta ikusmin handia piztu du; umeek, gazteek zein helduek adi-adi jarraitu dute ikuskizuna. Domeka gauean egingo du alde herritik, behin jaiak bukatutakoan, eta ordura bitartean, ekintza mordoa dituzte antzuolarrek ondo pasatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak