Bazkaria eta kantaldia, Ez Dot Moztuko Bizarraren eskutik

Naia Laka Arrizubieta 2025ko uzt. 11a, 17:00

Domekako bazkarirako txartelak oraindik salgai daude Aitz Garbi tabernan: helduek, 20 euro; haurrek, 10 euro.

Urtero moduan, Ez Dot Moztuko Bizarra taldeak, bere aldarrikapenei jarraipena emanaz eta ohiturei eutsiz, herri bazkaria antolatu du herriko jaietan, hil honen 20rako, domeka.

Otordua 14:30ean izango da, herriko elizpean, eta menua berdintsua izango da helduendako zein haurrendako: sarrerakoak, entsalada, bertan egindako paella, flana eta gainerakoak. Hala, helduek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta 12 urtera arteko haurrek, 10 euro.

Bazkariaz gozatu nahi duenak oraindik ere badu txartelak eskuratzeko aukera; Aitz Garbi tabernan daude eskuragai, uztailaren 16ra arte.

Sabela ondo bete ondoren, kantaldia izango da, Garaziren eta Amaiurren eskutik, bazkalostea alaitzeko eta girotzeko.

Ogitartekoak, urtero moduan

Ez Dot Moztuko Bizarra taldeak, urtea joan urtea etorri, jaietan ogitartekoak prestatzeko ardura hartzen du, eta aurten ere prestatuko ditu egunero, egue- nean hasita, domekara arteko iluntzeetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak