Herri bazkaria antolatu du, beste urte batez, Ez dot moztuko bizarra taldeak, eta salgai daude txartelak: entsalada, bertan egindako paella eta flana izango dira bazkaltzeko, edariak barne, eta 20 euroko prezioa izango du helduen txartelak; haurrenak, berriz, 10 eurokoa, 12 urtera arte. Bazkalondoren, Garazi eta Amaiurren eskutik, kantaldia izango da. Txartelak uztailaren 16ra arte eskura daitezke Aitz Garbi tabernan.
Horrez gain, ohi den legez, ogitartekoak salduko dituzte eguenetik domekara bitartean, iluntze guztietan, Herriko Plazan.