Eskolako patioan izango da bazkaria, eta honako hau izango da menua: entsalada, onddo-saltsaz betetako orri-mamiak, arrainez betetako piperrak, bakailaoa piperradarekin, txahal biribilka, limoizko sorbetea eta goxoa. 15 euroko prezioa du txartelak, eta edaria eta kafea ere barne daude.
Bazkalostean, bazkariko nagusienei, emakume eta gizonezko banari, zapia banatuko diete, eta dantza-saioa izango da, ondoren.