Uztailaren 18an, egubakoitza, egingo da Antzuolako jaietako herri bazkaria, eta salgai daude txartelak: entsalada mistoa, baserriko oilaskoa eta txerri saiheskiak parrillan, eta Ezeizako pasteltxoak ditu menu haragijaleak; beganoari dagokionez, berriz, berdura menestra, lasagna beganoa eta fruta. Biek barne dituzte ogia, kafea eta edariak. Horrez gain, 2-14 urte artekoentzako menua ere badago: iberikoak, urdaiazpiko kroketak, KM0 hanburgesak parrillan patatekin eta izozkia.
Entradium plataforman eskura daitezke sarrerak, uztailaren 13a baino lehenago: 22 euro ordaindu beharko dituzte helduek; ikasleek eta gazteek, 18 euro; eta umeek, 12 euro.