Bueltan da Atzeko Txapelketa, eta bihar jokatuko dituzte lehendabiziko partiduak: gazteen txanda izango da lehenengo, 17:30ean hasita, eta, ondoren, nagusiagoena, 20:00etatik 00:30ak arte. Etzi, 09:00etan hasiko dituzte partidak, eta 20:00etan amaitu. Hain zuzen ere, 17:45 aldera hasiko dira finalerdiak, eta arratsaldeko zazpietan jokatuko da finala; azkenik, partaide guztien arteko afari-merienda egingo dute. "Olalde elkartekook antzuolar guztiak gonbidatu nahiko genituzke frontoira, pilotaz disfrutatu ahal dezaten, elkarrekin".
8 eta 57 urte arteko 80 lagun arituko dira txapelketan: 18 urtez azpikoak 35 izango dira eta zaharragoak, berriz, 45. Guztira, 122 partida jokatuko dituzte.
San Isidro Txapelketa
San Isidro Pilota Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte domekan pilotalekuan, 10:30etik aurrera, benjamin eta alebin mailetan, eta infantil eta kadeteetan. Finala hilaren 17an izango da.