Tradizioari eutsita, eskualdeko dantzarien topaketa Antzuolan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025ko api. 4a, 13:13

Arrasateko iazko topaketan, Antzuolako dantzariak.

Eskualdeko sei dantza talde talde –Eskoriatzako Gorosarri, Aretxabaletako Leizarra, Arrasateko Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz, Oñatiko Oñatz eta Antzuolako Oinarin– taldeko 250 dantzari eta musikari elkartuko dira bihar, zapatua, Bailarako Helduen Dantzari Eguna ospatzeko ospatzeko.

Torresoroatik abiatuta, kale-jira egingo dute, eta 12:00etan Herriko Plazan elkartuko dira dantza saio nagusia egiteko. "Denetarikoak egingo ditugu: historikoki mutilenak izan direnak, historikoki neskenak izan direnak, baita mistoak ere. Zorionez horren tradizionala den diziplina baten gauzak asko aldatzen ari dira. Dantza horiek guztiak elkarrekin egingo ditugu, eta, horrez gain, talde bakoitzak berea. Eta saioa borobiltzeko publikoa ere dantza egitera gonbidatuko dugu", dio Oinarin taldeko Jon Matak.

Topaketa "garrantzitsua"

Herriz herri lekukoa aldatuta, urtero egiten duten "gustuko" topaketa da eskualdeko dantzariendako. "Esango nuke topaketa hori bailara mailan herri-artekotasun handiena edo jendetsuena duena dela. Helburuak hainbat dira: batetik, kultura transmisioa, nola ez, eta bestetik, herri ezberdinetako dantzarien arteko harremanak estutzea eta elkarrekin ondo pasatzea, dantza tradizionala horren esparru serioa ez dela erakutsita".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak