Zoru pelbikoaren gaineko ikastaroa egingo dute Martxoaren 8an

Julen Murua Mesonero 2025ko ots. 24a, 12:50

Martxoaren 8an, zapatuan, egingo da ikastaroa, 10:30ean hasita, Olaran etxean.

Andramanuelak emakume taldeak, Antzuolako Udalarekin elkarlanean, zoru pelbikoaren eta diafragmaren inguruko ikastaroa antolatu du. Martxoaren 8an egingo da ikastaroa, 10:30ean hasita, Olaran etxean, eta Mariñe Etxaniz eta Olatz Abasolo izango dira saioaren gidariak. Ikastarora bertaratzeko plazak mugatuak dira; izena eman daiteke udaletxean edo liburutegian. Goizeko ekintza horrez gain, Martxoaren 8ko ohiko elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan hasita. Martxoaren 8ko ekintzez gain, martxoaren 9an, 18:30ean hasita, Torresoroan, terapia-bakarrizketa egongo da, Lorena Arangoren eskutik; sarrerak han salduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak