Eskuragarri daude digitalean Udalak argitaratutako hamazazpi liburu

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ots. 8a, 11:17

Antzuolako Udalak digitalizatutako liburuetako batzuk.

Formatu fisikoan argitaratutako lanak digitalizatzen aritu ziren iazko maiatzean, eta, orain, herritarren eskura jarri dituzte.

Udalak jakinarazi duenez, eskuragarri daude herritarrek –eta herritar ez direnek baina Antzuola gaitzat dutenek– idatzitako eta Antzuolako Udalak argitaratutako liburuak, Udalaren webguneko Argitalpenak atalean. Guztira, hamazazpi liburu daude digitalizatuta, nahi duenak kontsulta ditzan:

  • Antzuolako Alardea. Mairuaren Jaialdia, Iñigo Ramirez de Okariz Telleria (1990)
  • Antzuolako baserriak eta errotak, Iñigo Ramirez de Okariz Telleria (1995)
  • Antzuola 1900-1970. Antzinako argazkien bilduma, Iñigo Ramirez de Okariz Telleria (1996)
  • Antzuola herria lehen ikerketa beka: Antzuolako hizkera, Jone Larrañaga Igartza (1998)
  • Antzuola herria bigarren ikerketa beka: Cesareo Gabarain, Marijo Deogracias (1999)
  • Antzuola herria hirugarren ikerketa beka: Antzuolako larru ontzea, Antxon Aguirre Sorondo (2000)
  • Antzuola herria laugarren ikerketa beka: Bizitza pasarteak Antzuolan, Iñigo Ramirez de Okariz Telleria (2002)
  • Lurretik mahaira, Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria (2006)
  • Antzuolako Trena, Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria (2006)
  • Maristak, Antzuolan, Iñigo Ramirez de Okariz Telleria (2006)
  • Ura, Antzuolan, Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria (2006)
  • Antzuolako aditz-taulak, Badihardugu Euskara Elkartea (2010)
  • Antzuola eta Aiherra, mugak zubi, Ibai Muñiz (2011)
  • Antzuolako Alardeari buruzko ikerketa historikoa, Lourdes Odriozola Oyarbide (2018)
  • Hezkuntza Antzuolan, Iñigo Ramirez de Okariz Telleria (2020)
  • Antzuolako armarriaren alardea, Patxi Olabarria Irizar (2023)
  • Memoria josten. Gatazka armatua Antzuolan, 1958-2011, Ane Alberdi eta Onintza Legorburu (2023)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak