Udalak salgai ditu Inauterietako bazkarira joateko txartelak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urt. 30a, 09:02

Inauterietako bazkaria, artxiboko irudi batean. Irudia: Goiena.

Otsailaren 24a da eskuratzeko azken eguna, eta hiru menu daude aukeran: ohikoa, beganoa eta umeena.

Martxoaren 1ean ospatuko dituzte Inauteriak Antzuolan, eta Udalak salgai jarri ditu bazkarirako txartelak, Entradium plataforman: ohiko menuak – gildak, patatak txorizoarekin, saiheskia brasan eta pantxineta, kafea eta likorea barne– eta beganoak –gazpatxoa eta humusa, txanpiñoiak, seitan eta piper gorriak, gazta, menbrilloa eta intxaurrak, kafea eta likorearekin– 23 euroko prezioa du –ikasle eta gazteenak, 18koa–; 2-14 urte artekoenak –makarroiak, txitxi-burruntzia eta browniea–, berriz, 14 eurokoa.

14:30ean izango da bazkaria, pilotalekuan, baina txartela erosten dutenek konpromisoa hartu behar dute mahaiak jartzeko eta jasotzeko; 11:00etarako egin dute deialdia.

Dantza-entseguak

Dantza-saioa egingo dute egun berean, eta Oinarin dantza taldeak iragarri du dagoeneko hasi direla entseguak: astelehenetan izaten dira, 19:00etatik 20:00etara, Torresoroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak