Elkarretaratzea egingo dute Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ira. 30a, 10:01

Antzuolako erretiratu eta pentsiodunen elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean.

Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna da bihar, urriaren 1ean, eta, Landatxope jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, elkarretaratzea egingo dute eguerdiko hamabietan Herriko Plazan; ondoren manifestua irakurriko dutela iragarri dute, eta luntxa izango da bertaratzen diren herritarrentzat.

Bestalde, Landatxopeko zuzendaritzak jakinarazi du urriaren 3an, eguenean, maiatzean Cadizera egingo duten bidaiaren inguruko xehetasunak emango dituztela; hain justu, Eroski Bidaiak agentziako kide baten eskutik. 16:30ean izango da, elkartean bertan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak