Zaharra naiz

Erabiltzailearen aurpegia Pilar Etxaniz 2024ko ira. 29a, 00:00

Urriaren 1ean Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna dugu.

Nagusiak, edadetuak, zaharrak... Errealitate bera aipatzeko hitzak. Adin bat daukagunok ere erabiltzen da, baina ez al dauka adin bat jaio eta bizi den edonork? 

Zaharra naizela esaten dudanean, zaharrak trapuak direla gehitzen didate. Hitz zatarra omen da, eta baita ekidin beharrekoa ere. 

"Zaharra naiz" aitortzea norberaren bizitzaren bilakaera onartzeko eta bizitzeko falta zaigunaren kontzientzia hartzeko bidea iruditzen zait, batez ere gaztetasuna sakralizatu duen gizarte honetan. Zahar guztiak ezin dira zaku berean sartu. Ez da berdina zahartzaro osasuntsua, behar ditugun material laguntza eta konpainia izatea, ala gaixo, pobre eta bakardadean bizitzea. Inork ez du bigarren hau merezi, eta denoi dagokigu zaharren eskubideak aldarrikatzea eta ingurukoei laguntzea. 

Guk, beraz, urriaren 1ean, martitzenean, topa egingo dugu daukagun adinera iristeko bizitzak eman digun aukera ospatzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak