Nere Erkiaga, Hil Arte Bizi egitasmoko kideak, emango ditu, hain justu, Antzuolako etorkizuneko hilerria irudikatzeko gogoetako ondorioen berri, baina mahairen albo banatan izango ditu Olatz Lezeta Antzuolako alkatea, Nahikari Barrio Antzuola Herri Eskolako irakaslea eta Andere Ormazabal, Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea. Horrez gain, amaitzeko, Joana Mendiburuk, Oiartzungo alkateak, hartuko du hitza "herriek heriotzaren inguruan egin dezaketen lanketaren" berri emateko, Oiartzungo tanatorio publikoaren esperientzia azalduko baitu.