21:00etan eman dio hasiera kontzertuari eta poliki-poliki plaza betetzen hasi da. Batzuk afaria eskuen artean zutelarik; beste batzuk, aldiz, esku hutsik. Baina denak musikaz gozatzeko helburuarekin. Ilunabarrarekin batera, momentu nostalgiko eta hunkigarriak sortzeaz gain, umorea ere ez da falta izan Antzuolako jaietako azken kontzertuan.