Uztailaren 18tik 21era ospatuko dituzte Antzuolako jaiak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uzt. 10a, 09:04

2023ko jaietan eginiko ikurrin dantza. Irudia: Goiena.

Antzuolako Jai Batzordeak eta Txosna Batzordeak egitaraua zabala antolatu dute lau egunetarako. Eguenean hasiko dira festak, eta domekan amaituko dira. Motorrak berotzen hasteko, ordea, aste honetan ere ekintza batzuk egingo dira.

Egitaraua, osorik:

Uztailak 13, zapatua

  • 19:00. Pilota jaialdia.
    • Nagore Galeano - Leire Galeano / Olatz Insausti - Irati Betegi.
    • Aitor Mendizabal - Manex Balerdi / Ander Murua - Aitor Elizegi.

Uztailak 14, domeka

  • 09:10. Txirrindulari lasterketa: LXXVII. Antzuola Saria - Iñaki Leteren oroimenezkoa.
  • 14:15. Jubilatuen bazkaria, herriko eskolan.

Uztailak 17, eguaztena

  • 19:00. Alardeko entsegu orokorra.

Uztailak 18, eguena

  • 11:30. Udal ordezkarien bisita eguneko zentrora eta zapia jartzea.
  • 12:30. Jaien hasiera. Txupinazoa eta umeen ikuskizuna, Herriko Plazan.
  • 13:30. Umeen bazkaria, Pausokaren eskutik.
  • 18:00. Kalejira Alboradak txistulari taldearekin eta trikitilariekin eta buruhandiak.
  • 19:00. Meza eta salbea.
  • 19:00. Txosnen irekiera.
  • 19:45. Antzuolako zapi jartzea 2023 eta 2024ko jaiak bitartean jaiotako umeei eta herriko bi nagusienei.
  • 20:00. Ikurrin dantza, Oinarin dantza taldearekin. Antzuolako bandera eta ikurrina jasotzea, eta udalbatzaren soka dantza.
  • 21:30. Kantu afaria Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin, Herriko Plazan.
  • 23:50. Mahaiak eta aulkiak jasotzea.
  • 00:00. Hontzaren jaitsiera.
  • 00:30ak arte. Bentazaharreko mutiko alaiak, Herriko Plazan.
  • 01:00. Xuguxen kontzertua txosnetan.

Uztailak 19, egubakoitza

  • 10:00. Txistularien goizeresia.
  • 11:00-13:00. Jolas parkea, eskolako patioan.
  • 12:00. Meza.
  • 13:30. Ur zezena.
  • 14:30. Herri bazkaria, Kalebarrenen, Euskal Parrillaren eskutik.
  • 16:30-18:30. Jolas parkea, eskolako patioan.
  • 18:00. Kuadrillen arteko jokoak, Zurrategin, Deiadar txarangarekin. Eta ondoren kalejira.
  • 22:00. Erromeria Iratzar taldearekin, Herriko Plazan.
  • 22:00. Kontzertuak txosnetan: Burugabe eta Neallta Fola. Ondoren, erromeria Argitu taldearekin.

Uztailak 20, zapatua

  • 10:00. Kanoiak sutzea, eta diana Alboradak txistulari taldearekin.
  • 11:30-13:30. Kulkiren jolasak, Herriko Plazan.
  • 11:30. Bergarako bandaren kalejira, Enrike Txurrukaren zuzendaritzapean.
  • 12:30. Bergarako bandaren kontzertua, Zurrategi plazan.
  • 13:30. Ur zezena.
  • 19:00. Antzuolako Alardea.
  • 20:30. Hamarru elektrotxarangarekin kalejira, txosnetatik.
  • 22:30. Kontzertuak txosnetan: Harrikada, Dirty old Gasteiz eta DJ Kepix.
  • 22:45. Joselu Anaiak taldearen kontzertua, Herriko Plazan.

Uztailak 21, domeka

  • 07:00. Patxangoi elektrotxaranga, txosnetatik.
  • 12:00. Salda eta txorizoa, Landatxope jubilatu elkarteak antolatuta, Herriko Plazan.
  • 12:30. Chiringones de la Rencle, Herriko Plazan.
  • 14:30. Herri bazkaria, elizpean, Ez Dot Moztuko Bizarra taldeak antolatuta. Asier Sala eta Garazi Barrena musikarien kontzertua ondoren.
  • 18:30. Zezenak, Ondarre plazan.
  • 20:00. Larrain dantza, Oinarin dantza taldearen eskutik, Zurrategin.
  • 21:00. Gariren kontzertua, Herriko Plazan.
  • 23:00. Hontzaren igoera.

Uztailak 27, zapatua

  • Erreka garbitzea auzolanean; ondoren, hamaiketakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak