Oinarin dantza taldeak gidatuta, herritar ugari bildu dira herriko plazan Larrain dantza egiteko eta jaiei amaiera ematen hasteko. Belaunaldi desberdinek egin dute bat ekitaldi honetan eta batera dantzatu dituzte doinu tradizionalak. Jaietako zapia presente egon da eta hauek aireratuz eman diote amaiera ekitaldiari, irribarre artean.