40 urte eta gero, zezenak Antzuolako jaietan

Beñat Arizabaleta 2024ko uztailaren 21a

Lau hamarkada pasatuta, zezenak itzuli dira Antzuolako jaietara.

Duela asko horrelakorik izan ez duten arren, aurten aspaldiko ohitura bat berreskuratzearen aldeko apustua egin nahi izan dute batzuk. Ondarre plaza segituan bete da eta horrelaxe mantendu da zezenek iraun duten bitartean. Ia ordu eta erdiz izan dira tamaina desberdineko zezenak korrika alde batetik bestera. Zirrara eta sustoak ez dira falta izan, ezta txalorik ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak